XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EUSKAL IZENAK ARABAKO MENDIETANOdon Apraiz Buesa Dotorraren omenaldia delarik, Arabako mendien euskal izenak Apraiz-en omenez mintzatzera datozkigu.
Mintzatze hau ez da sistema zehatzez izango, arin samar baizik, aizea arbolen orrietan zehar iragaten den bezala, batzuetan leun, besteetan ozen, orain bero, gero hotz.
Izenak bururatzen zaizkidan eraz.
Gure herrian berez maizen agertzen ziren zuhaitzak, hosto zabalekoak dira; batez ere Fagaceae familiakoak: pago edo bagoa
Pagoa eta haritza Arabako Floraren arbola nabarmenenak dira, orri zabalekoen artean behintzat.
Leherrak ere arabarrak dira.
Hiru leher (
Gabea Haranean leherra arbola nagusia da; Artzena mendikateak leher honen Arabako baso ederrenak agertzen dizkigu.
Bagoa eta haritzak Udazkenean hostoak galtzen dituzte, orbelez lurra estaliaz; Udazkenaren kolore ederrek melankoniaz betetzen bagaituzte, Udaberriaren kimu hezeen agerpenak itxaroten dugun Udaren orri betetasuna gogoratzen digu.
Honelako esperantza zentzu zerbait dakarkigute mendien euskal izenek, gizaldiz gizaldi iraun bait-dute agiri, idazki eta ahoetan.
Ez beti fidel idatzi eta ahoskatuta, askotan jatorrizko izena itxuraz eta senaz aldatuz, bainan holan edo halan guganaino heldu dira eta hori da esperantzagarria.
Trebiñoko Basaurin Bagatzederra izen trinkoa aurkitzen dugu paper zaharretan, grafia horrekin ez badator ere.
Gaur, egia esan,
Arespalditzan Bagatza izenak bagadi bildu eta txiki bat babesten du.
Legutio inguruan dauden Gojain eta Urbinan Bagoeta erreka dago.
Mapa edo kartetan
Barrundiako Marietako mendietan Pagokoarana izena dago, pago eraz agertuaz.
Pagobakar Elgean, Olaetan eta Zuian topatzen dugu, erdaldun batzuek
Pago era ere agertzen zaigu Gorbeako Pagazuri basoan.
Berdin gertatzen da Laudio eta Okondoko Pagolar eta Arespalditzako Pagonabarra mendietan ere.
Gasteiz ondoko Gometxan, Mendizorrotzeko Iparraldeko maldan Pagaduia dago, pagoz eratutako arbola multzo bat, Gasteiz-Miranda erregebidetik hurbil, erraz ikusten dela.